Nazioarteko Amnistiak egiten duen lana, beharrezkoa da?

lunes, 31 de mayo de 2010

Sasi-argazkiak

Pobrezia, injustizia, tolerantzia, arrazakeria.
Argazki aurkezpen sentikor baten, hona hemen.

domingo, 30 de mayo de 2010

Komunikabideetan barrena

Bizi garen garaietan, eta gure gizartean, nahitaezkoa da internet bidez hedatzea. Horretarako hainbat tresna erabil daitezke. Oinarrizkoa, web orrialdea da. Nazioarteko Amnistiak badu berea: www.amnesty.org. Bertan, denetariko informazioa aurkitu daiteke: nortzuk diren, zertan lagun dezakezun, zertan diharduten, argitalpenak, giza-eskubideen ezagutza sakonagoa, eta abar.

Honetaz gain, aldizkari bat ere badaukate, paperezko formatuan. Hilero ateratzen dute, eta momentuko gertakari eta eskubide urraketaz hitz egiten dute.

Multimedia ere tresna ezin baliagarriagoa da. Youtube bideo orrialde famatuan, Nazioarteko Amnistiak, bere kate propioa du. Bideo ugarirekin, ingelesez, frantsesez, arabieraz zein gazteleraz.

Azken baliabide elektronikoa, RSSa da. RRSa, zure nabigatzailearen barran instalatu daitekeen iruditxo laranja bat da. Non bertan sakatuz gero, erakunde honi buruzko azken berriak aurki ditzakezu, zuzenean. (Hemen klik eginez gero, A.I.ren RSS-ra suskribitzeko orrialdera joango zara, KLIK batean!

Gero arte!

sábado, 29 de mayo de 2010

Finantziazioa

Dirua nondik datorren, galdera ohikoa da. Esan dudanez, ez dute inongo gobernuekin ezta erakunde politikorekin zerikusirik. Honenbestez, daukaten finantziazio eta diru guztia, bazkideek emana da. Urteko kuotaren bitartez, edo bakoitzaren ekarpen pertsonalaren bidez. Honetaz gain, bazkidea ez den, baina laguntza bat eman nahi dion orok ere egin dezake, daukaten kontu korrontean.

Azkenik, beste diru iturri garrantzitsu bat, ekitaldi berezietatik eta kanpainetatik datorkie.

Galwayn ospatutako jaialdi baten irudiak, hemen behean. Borde horiz eta formatu txikiagoan osatutako bideoan.

viernes, 28 de mayo de 2010

Antolamendua

Mundu mailan, herrialdeka arduradun nagusiak daude. Sailetan banaturik. Herrialde bakoitzeko sailak, bertako autonomia edo eskualdeen antolamendu eta zereginetaz arduratzen dira.

Autonomia bakoitzean, talde bat dago gutxienez, eta talde honek, herri mugimendua antolatzen du.

Espainian, adibidez, 90 talde daude. Talde eta sail guzti hauek antolatu eta martxan jartzeko, Nazioarteko Idazkaritza daukate, Londresen. Bertan, zentralizatua daude informazio, salaketa eta kasu guztiak.

jueves, 27 de mayo de 2010

Helburuak

Sarrera berri honetan, laburtuta ikusiko ditugu Nazioarteko Amnistiak, helburu bezala dituenak.

Batez ere, beharrean dauden pertsonengatik dihardute lanean buru-belarri. Horretaz gain, ikerketa lanak sustatzea eta abian jartzea haien gain hartzen dute. Bestalde, eskubide zibil, sozial, kultural, erlijioso eta ekonomikoen aurkako erasoei amaiera jartzea, helburu nagusi eta era berean zailena da. Azkenik, giza eskubideak guztiontzako bete daitezela aldarrikatzen dute.

Adibidez, emakumeenganako indarkeriaren aurka irmo azaltzen dira (nola ez). Pobreen duintasuna eta eskubideak aldarrikatzeko plataforma bat abian dute. Helburu nagusi bat, baita ere, heriotza-zigorra desagerraraztea da. Mundu mailan. Bortxaketak amaiarazi eta hauekiko izua desagerrarazi. Presoen eskubideak defendatzea, armen komertzioa kontrolatzea eta pertsona etorkinak babestea, haien zeregin eta helburu nagusietarikoak dira.

Egin klik hemen web orrialde ofizialean helburuak ikusteko.
Ondo izan!

miércoles, 26 de mayo de 2010

Sorrera

Erakunde hau, 1961ean sortu zen, Peter Benenson ingelesaren eskutik. Peter, abokatua lanbidez, The Observer egunkaria irakurtzen zebilen. Bertan, bi ikasle portugaldar, kartzelaratuak izan zirela aipatzen zen. Askatasunaren alde topa egiteagatik. Artikulu honen indarrak bultzaturik, maiatzaren 28an, artikulu bat idatzi zuen “Kartzelaratu Ahantziak”. Hain handia izan zen idatzi honen oihartzuna ze, egun batzuetara, bi ikasleen aldeko mugimenduak hasi zirela. Beranduago, artikulu hori, beste zenbait hizkuntzatara itzulia izan zen, eta beste egunkari batzuetan argitaratua.




Gertakari honek eman zion hasiera, giza eskubideen aldeko mugimendu ofizialari. Izan ere, urte horretako uztailean, lehen bilkura antolatu zen. Belgika, Erresuma Batua, Alemania, Irlanda, Suitza eta Estatu Batuetako ordezkariekin. Helburua, giza-eskubideen aldeko mugimendu ofizialari hasiera ematea izan zen espresio eta erlijio askatasunean batik bat.



Honatx, bere inguruan eginiko bideo labur bat. Hunkigarria. Ingelesez egon arren, erraz aprezia daiteke nor zen, zer egin zuen, zein pertsona handia izan zen. Peter Benenson.

martes, 25 de mayo de 2010

Nazioarteko Amnistia

Nazioarteko Amnistia, Amnesty International (A.I.) izenaz ezagunagoa, gobernuz kanpoko erakunde bat. Giza eskubideak sustatu eta aldarrikatzea da bere helburu nagusia.

Erakunde hau izango du ardatz blog honek. Honen inguruan, bideoak, iritzi artikuluak, informazioa, kanpainak eta beste zenbait dokumentu interesgarri plazaratuko ditut.

Izan ere, garrantzitsua iruditzen baizait, erakunde honek, gaur egun bizi garen gizartean duen garrantzia. Norbera, bere eskubide eta betebeharren jabe izan behar baita. Inork baldintzatu gabe, eta Nazioarteko Amnistia, buru belarri dabil lanean ildo honetan, urteetan zehar.