Nazioarteko Amnistiak egiten duen lana, beharrezkoa da?

viernes, 4 de junio de 2010

AGUR LAGUNOK!

Amaitu da sare amaigabe honetako eremu honen bizia. Kandelaren suaren beroa, zuei pasatzea zen helburua. Eta lortu izana pentsatzen dut. Amnesty Internationalek egiten duen lana txalogarria da, arlo guztietan.

Hori zela eta erabaki nuen zuei, haien berri ematea. Egiten dute lan guztiaren adierazagarri legez sortu bainuen blog hau. Bideo, web orrialde, notizia eta hainbat kanpainaren berri eman dizuet. Interesgarria iruditu zaizuelakoan, hurrengora arte!

Eneko :)

SIERRA LEONAKO EMAKUMEAK





Beste kasu aipagarria, Sierra Leonako emakumeek bizi duten egoera da. Bertan erditzen duten emakumeetatik, %70a hil egiten da. Bertako emakumeen heriotzak, 1/8ko proportzioan gertatzen dira, arrazoi honengatik.


Arrazoiak asko dira. Higiene falta, ospitale eskasia, medikamentu falta, mediku eta erizain falta, eta aurretiko bestelako gaixotasunak medio direlarik hiltzen dira.

Osasun sistema duin baten alde lanean dabil Nazioarteko Amnistia.


Amnesty Internationalek YouTuben duen kanalaren bidez lortutako bideo honetan, ezin hobeto ikusten da bertan bizi duten eguneroko kalbarioa.



Bide batez, kanal horretako beste zenbait bideo ikustera animatzen zaituztet! Oso onak dira eta.

GUANTANAMO, MUSIKA

Sinetsi ez arren, sarean, musika ere aurki dezakegu Guantanamorekin lotuta.
Hona hemen zenbait abestitarako estekak, eta bideoklip bat, "gozatu"!

Huecco - Guantanamo

Outlandish - Guantanamo

Honatx, bideoklipa!



Beny Moré - Guantanamo
(Kantu hau berezia da, Guantanamo exotikoari eta politari buruz dihardu. Ironikoa gero...)

jueves, 3 de junio de 2010

GUANTANAMO, INFERNUA




Kasurik entzunena, salantza barik, Guantanamoko kartzelaren inguruan da. Kartzela hau, Guantanamon kokaturik dago, EEBBetan. Kubaren lurraldearen baitan, irlatxo bat bailitzan aurkitzen da. Iraganean, Espainiarren EEBBeri eginiko opari gisan.
Bertako kartzela, munduko gogorrena dela diote. Bortxaketak eta torturak egunerokotasunean ageri dira, eta honen aurka, Nazioarteko Amnistiak aurkako jarrera argia erakutsi du betidanik.


Salaketak ugariak izan dira. Batik bat, George W. Bush presidente izan zen garaian. Halaber, Bushek, ez zuen jarrera aldatu, eta gobernu aldaketa gertatu behar izan da gauzak alda daitezen. Barack Obamak, agindu zuen bezala, ixteko agindua eman zuen 2010eko urtarrilean. Prozedura luze eta zaila izan arren, hurrengo urterako itxiera totala agindu zuen.

Hona hemen, bideo-erreportaia interesgarri bat:

Kasu aipagarrienak

Testuinguru bat badugu jada Nazioarteko Amnistiaren inguruan.
Orain, errealitate gogorrean sakonduko dugu astiro-astiro.

Hasteko, kasu "inpaktagarrienak" ikusiko ditugu. Alde batetik, Guantanamoko kartzelaren inuguruko salaketak eta torturak. Bestalde, Sierra Leonako (Afrika) emakumeen heriotz tasa handiaren inguruan.

Hurrengo sarreran, beraz, GUANTANAMO, eta Nazioarteko Amnistiak berakiko erakutsi duen jarrera azalduko dizuet, bideo zein argazkiz horniturik hurrengo egunetan.

Agur!

martes, 1 de junio de 2010

Kanpainak abian!

DEMAND DIGNITY: Duintasunaren alde eta honetarako eskubideak aldarrikatzen dituen ekintza. Duela denbora bat abian jarri zen, eta erakundearen ildo nagusietariko bat da.

IZUAREN AURKA, JUSTIZIA: Terrorismoaren biktima, edo biktimen familiartekoei, bortxatuak izan diren edo familiartekoei, eta beste zenbait antzeko kasuetako biktimei babesa eta laguntza emateko.

HERIOTZA ZIGORRIK EZ!: Nabarmenki gutxiagotu den arren, oraindik bizirik dirauen heriotza-zigorraren aurkako kanpaina da. Batik bat, EEBBetan eta Ekialde Hurbilean eta Txinan oraindik mafia askok erabiltzen duten teknika. Eta gobernu batzuk ezkutuan.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ!: Emakumeenganako eraso eta mehatxuen aurka, tinko.

ARMAK KONTROLPEAN: Gerra garaian batik bat, armen erabilera eta fabrikazio neurrigabekoa kontrolatzeko kanpaina.

Egin klik hemen, web orrialde ofizialean ikusteko informazioa.